XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Programa ondo egina egongo da agian, baina gizon askoren eta egun askotako lanaren fruitua izan arren, programak ez dio problema ebatziko erabiltzaileari.

Beste problema bat ebazteko balioko du, programa asmatu duenak ulertu zuena ebazteko hain zuzen, baina ez konputagailua erabili nahi duenaren problemari soluzioa emateko.

6.3.2.- ALGORITMOA.

Problemaren zehaztapena lortu, eta programazio-lengoaiaren hautaketa egin ondoren, egoki litzateke programa zuzen zuzenean idaztea, baina kasu errazenetarako honela egiten den arren, prozesu normala ez da horren zuzena.

Tarteko pauso bat sartzen da, algoritmoaren idazketa, hain zuzen ere.

Algoritmoa zera da: ematen diren sarrera-datuetatik abiatuz behar diren irteera-datuak lortzeko bidearen pausoz-pausoko deskribapena, baina konputagailuek izaten dituzten osagaiak eta tresnak erabiliz.

Algoritmoa ez da idazten programatzeko edozein lengoaiatan eta ez du gordetzen programazio-lengoaia batez idazteko gorde behar diren arauen gogortasuna.

Algoritmoan ondoko puntuok definitzen dira: Erabiliko diren konputagailu-osagaiak eta zelan erabiliko diren.

Zein lengoaiatan idatziko den programa.

Zelan adieraziko diren datuak, zer nolako aldagaiak erabiliko diren azalduz.

Programaren mamia, bizkarrezurra.

Programaren gorputza eta zeregina ondo definituta egongo da algoritmoan, baina soilik programazio-lengoaia ondo ezagutzen duen programagile batek uler dezakeen moduan.

Algoritmoa asmatzen duenari analista deitzen zaio enpresetan eta programatzeko lengoaia menperatzen duenari, benetako programa idazten duenari programatzaile.